Menu:



ill titleBerriak


"Bizkaiko Txakolina" Jatorri Deiturak 2008ko mahats-bilketaren aurkezpen ofiziala ospatu zuen Bilboko Guggenheim museoan.  Jatorri Deiturak Bilbo Arte Ederretako Museoa eta Bizkaiko Sukaldarien Elkartegoa Geugaz Jan izendatu zituen Bizkaiko txakolinaren enbaxadoreak. Horrez gain, Bizkaiko Ahaldun Nagusia Jose Luis Bilbao, Bizkaiko Nekazaritza Diputatua Irene Pardo, Bilboko Alkatea Iñaki Azkuna eta Eusko Jaulariltzako Elikagai Kalitateen Zuzendaria Amaia Barredo egon ziren ere Bilbon. Ekitaldia Ilaski Serrano kazetariak aurkeztu zuen.

Enbaxadoreak izendatu ondoren, han bildu ziren 500 gonbidatuek aukera izan zuten Bizkaiko 17 upategi handienetariko txakolina eta jatexearen sukaldariek prestatutako pintxoak dastatzeko.

2008ko mahats-bilketaren ekoizpena 1.073.525 litrotara heldu zen, 18,59% gehiago 2007ko 905.186 litroekin konparatuz.   argazkiak