Berriak
|
Larrabetzuko
udalerriak Txorierriko Txakolina Egunaren bederatzigarren edizioa ospatu zuen
2009ko Martxoaren 28an. Txorierriko harana garrantsi handiko eskualdea
da txakolina ekoizpenaren arloan, are gehiago kontutan harturik
ingurualde honetako 26 upategi sarturik dagozela "Bizkaiko
TXakolina" Jatorrizko Deitura barruan. Parte hartu zuten 11 upategiak 1.100 litro txakolina aurkeztu zituzten jendeak dastatzeko. Larrabetzun egon ziren upategiak honako hauek dira: Txakoli Sasines, Larrabetzuko Torre Txakolina, Sasikoetxe, Gorka Izagirre, Garkalde Txakolina, Txorierri Txakolina, Basalbeitiko Txakolina, Aitabitxi Txakolina, Txakoli Ayarza, Erdikoetxe Txakolina eta Magalarte Txakolina. Brindisa, Agustin Olabazalaga herriko txakolina ekoizleak aurkeztuta eta Garkalde txakolinarekin egindakoa, Larrabetzun egon ziren txakolinero guztiak bildu zituen eszenatokian. Era berean, Bizkaiko ekoizleen gaztaia, ogia, euskal pastela, eztia, barazkiak, txarrikia, txokolatea, antxoak eta atun kontserbak egon ziren salmentan. Beraz, Txorierriko Txakolinaren Egunarekin antolatzaileen helburua bete zen, hau da, txakolineroei ezkertu egindako lana primerako produktu bat lortzeko eta herrialdeko zintzotazunak goraipatu Euskal Herri osoan. argazkiak |