Menu:



ill titleBerriak


Lezamako udalerriak "Txakolinaren Eguna" ospatu zuen 2009ko Ekainaren 14an. Azoka honen helburua, besteak beste, Lezamako eta Txorierriko ekoizleen Txakolina bultzatzea da.

Parte hartu zuten bederatzi upategiak (horietako sei bertokoak zirela eta) 600 litro txakolina aurkeztu zituzten azoka esparruan. Lezaman egon ziren upategiak honako hauek dira: Garkalde Txakolina, Basalbeitiko Txakolina, Txakoli Ayarza, Bodega Aitabitxi, Magalarte Txakolina, Larrabetzuko Torre Txakolina, Erdikoetxe Txakolina, Sasikoetxe eta Txakoli Sasines. Ekitaldi nagusia, Kepa Uriarte kazetariak aurkeztuta, Angel Mari Peñagarikano eta Etxahun Lekue bertsolariek animatu zituen. Horrez gain, Athletiken emakumeen taldeko jokalariek Txibi, Arrate Orueta eta Iraia Iturregi 200, 150 eta 100 eurotako sariak banandu zituzten txakolinaren stand ikusgarrienentzako. Sari hauek Erdikoetxe Txakolina, Aitabitxi Txakolina eta Magalarte Txakolina jaso zituzten.

Era berean, Bizkaiko ekoizleen gaztaia, ogia, euskal pastela, eztia, barazkiak eta txarrikia egon ziren salmentan. Beraz, Lezamako Txakolinaren Egunarekin antolatzaileen helburua bete zen, hau da, txakolineroei ezkertu egindako lana primerako produktu bat lortzeko eta herrialdeko zintzotazunak goraipatu baster guztietan.  argazkiak