Berriak
| Bizkaiko
eta Espainako zaldi gazteen txapelketarako puntuagarria den 80km-ko
Raid bat ospatu zen pasaden zapatuan Zornotzako Jauregibarria Parke
Botanikoan. Honez gain, leku berean, Euskadiko txapelketarako
baliogarria den 40km-ko Raid-a kurritu zen Bizkaiko txapelketaren irabazlea Makan zaldia izan zen, Ibon Alberdi zaldi-aulkian zela eta, eta beren atzetik Inca eta Brida zaldiak sailkatu ziren. Frogaren sailkapen orokerrean Ibon Alberdi izan zen garailea ere, Mireia Costa (Enia zaldiarekin) bigarren postuan amaitu zuen eta Mikel Etxenike (Altruk zaldiarekin) hirugarrenean. Era berean, Espainako zaldi gazteen lehiaketa Enia zaldiak irabazi zuen, bigarren eta hirugarren Altruk eta Al Nasar Adit zirela eta. Lasterketek jende asko ekarri zituen Zornotzara eta han egon ziren 52 zaldietatik, 32 izar bateko Raid-an parte hartu zuten eta 23 promozioko Raid-an. argazkiak |